Oharra: irailaren 2an ez dago funtziorik.
Ikuskizun hau harremanen munduaren azterketa sakon baten ondorio da, saioa-belarrondokoa metodo ezagunean oinarritutako azterketa. Maitasun-kontuen patetismoa barrearen bidez gainditzeko eskuliburu peto-petoa.
Beraz, sexu guztientzako moduko ikuskizuna! Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak... Eta hartaz gozatzeko modu bakarra honako maxima hau da: Azkena barre egiten duenak... alfer-alferrik galdu du denbora.
Egilea: Marta González de Vega.
Itzulpena: Kepa Errasti.
Interpretea: Aitziber Garmendia.
Zuzendaria: Fernando Bernués.
Zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti.
Tentazioa-ren ekoizpena.
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Harkaitz Cano-ren Fakirraren ahotsa izango dugu eskuartean.
Liburua zein liburutegitan topatu
Hurrengo saioa: urriaren 7an, Katixa Agirreren Amek ez dute.
Aurtengo Euskal Jaiak abuztuaren 29tik irailaren 8ra ospatuko dira. Egun horietan euskal kirol ezagunenen lehiaketak eta erakustaldiak egiten dira. Euskal kulturarekin lotutako ekintzak dira. Besteak beste, Sagardo Eguna irailaren 7an izango da.
Donostiako estropadei dagokienez, berriz, sailkatze-estropada abuztuaren 29an jokatuko da eta bi jardunaldiak irailaren 1ean eta 8an.