Kalean, etxean, eskolan...ahal dela, euskaraz. Euskaldunen artean euskaraz eta erdaldunekin, lehenengo hitza euskaraz. Egun on sikiera...
Adina: Denontzat
Aurtengo Euskal Jaiak abuztuaren 29tik irailaren 8ra ospatuko dira. Egun horietan euskal kirol ezagunenen lehiaketak eta erakustaldiak egiten dira. Euskal kulturarekin lotutako ekintzak dira. Besteak beste, Sagardo Eguna irailaren 7an izango da.
Donostiako estropadei dagokienez, berriz, sailkatze-estropada abuztuaren 29an jokatuko da eta bi jardunaldiak irailaren 1ean eta 8an.