Egunero hasten delako nobelatik abiatuta, Ramon Saizarbitoriaren obra osoko zati hautatuen irakurraldi musikatua egingo da. Saizarbitoriaren mundu literario eta musikalaren barnako bidaia bat izango da. Honenbestez, bidaia sentimental bat, idazlearena baina baita, neurri batean, euskal kulturan ikur bihurtu den belaunaldi oso batena ere. Taldean: Koruko Heras, pianista; Koldo Izagirre, poemaren itzulpena; Iban Zaldua, narratzailea; Lourdes Oñederra, narratzailea; Susana Mendiola, pianista; Jabier Muguruza, abeslaria; Irene Ojanguren, abeslaria; Txeli Oroz, zeharkako txirula, Mertxe Parra pianista eta Beñat Sarasola, koordinatzailea.
Sarbidea gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldiaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.