Munduko Poesia Kaierak bilduma Susa argitaletxeak sortu zuen 2014an, dagoeneko 30. zenbakira iritsi da eta ospatze aldera bilduman argitaratutako poemek ardaztutako ikuskizuna izango dugu. Poesia eta itzulpenaren ospakizun bat azken hamarkadetako poeta handienetako batzuen piezez osatua. Emanaldian ahotsez eta mugimenduz gorpuztuko dira bilduma osotik ateratako testuak: poesia errezitaldia hibridoa izango da, zeinean poesiaz galdekatuko duten umorez egileek, eta errezitatuko poemak gorputz mugimendu bilakatuko diren.
Ekoizpen artistikoa: Susa argitaletxea eta Metrokoadroka Sormen Laborategia.
Taldean: Jose Luis Otamendi errezitatzailea, Noemi Viana dantzaria eta Iraia Elias aktorea.
Sarbidea gonbidapenarekin izango da. Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan banatuko dira, emanaldaren egunean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Hello, Robot. Diseinua gizakia eta makinaren artean erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Hello, Robot erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.