Oharra: irailaren 12ko funtzioa bertan behera geratu da. Sarreren diru kopurua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da ahal bezain pronto.
HikaTeatroak bere 30 urteak Txarribodarekin ospatu nahi ditu. Ezkontza baten ospakizunaren kariaz, Txarriboda euskal kabareta da. Bertako melodiak berein-berein egindako letrekin. Umorerik galdu gabe, Txarriboda honek ikaratu egingo zaitu, eta baita barrez leherrarazi ere. Identitate eraldaketa biziko duten pertsonaia multzoa aurkezten du, bakoitzaren inguruan mundu txiki bat eraikitzen du, eta guztien artean emozioen zoramena biziarazten du.
Gaitegi zabala: genero-identitatea, familia, edota lan baldintza kaxkarrak. Hauxe izan liteke emanaldietara jende ezberdina biltzeko agertu duen abilidadearen beste arrazoietako bat. Izan ere, ezkontza honetan gazteek zein nagusiek, denek aurkitzen dute zertaz gozatu eta hausnartu.
Dantza eta mugimendua, zuzeneko musika, eskultura, bertsolaritza, soinuak, espazioaren tratamendua… hori guztia zehaztasunez uztartuta, ikusle-entzuleari eskaintzen zaio Jorge Oteiza artista polifazetikoak bere ibilbide oparoan landutako imajinarioaren berrirakurketa bat; besteak beste, aipatzen dira harrespila, hutsa, espazioaren erabilera sakon eta moldagarria, desokupazioa, eskultura, Klarion Laborategiko bilduma, musika serial eta konkretua, bertsolaria, txalaparta, Ez Dok Amairu mugimendua, hitza, “umea”, eta abar, horren bidez beraren unibertso berezi eta zabala oroitzeko eta berregiteko.
MugMus Laborategiak (Musika eta Mugimendurako Kultur Elkarteak) bide artistiko eta pedagogikoa urratzeari ekin zion 2015aren hasieran geroztik Beñat Ralla Yusta-ren ekimenez. Bere helburua arte-bizien eremuan musika eta mugimenduaren uztarketa landuak egin eta eszenaratzea da, horretarako beste arte diziplinekin elkarlanean ere arituz. Taula gainerako garatuko liratekeen ikuskizunen hein berean egongo litateke MugMus Kultur Laborategiak jorratu nahi dituen musika eta mugimenduaren inguruko ekintza pedagogikoak, dela mediazio ekintzen bidez, edota berariaz antolaturiko ikastaroen bidez. Hezkuntza ekintza gisa uler daitezkeen proposamen hauek aurrera eramateko dituen profesionalen formazio eta eskarmentua azpimarratu nahi dira.
Muxi eta Tomax hondartzara joan dira. Tomax jolasten ari den bitartean Muxik egunkarian azken euskal balea geratzen dela irakurriko du. Kostata baina Muxik Tomax konbentzituko du azken bale hori lagundu beharko dutela. Aitonaren baporea hartu eta Kanadara joango dira. Han plastiko eta kutsadurarengatik arriskuan dagoen azken balea salbatzen ahaleginduko dira.
Umorea, magia, kantak eta jolasak zipriztindutako lana.