Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen.Haietakoa izaten saiatu arren, huts egiten du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakitzen du. Handik gutxira, ordea, bai kaioek eta bai enarek elkarlanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou, artean ez bezala, heroi handia bihurtuko da.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.
Artikutzaren mendeurrenaren harira antolatutako zikloa. Helburua da Artikutzak interes bereziko gune gisa duen interesa azpimarratzea (bere biodibertsitatearengatik Babes Bereziko Gune izendatua dago) eta azken urteetan hor egin diren lanak azaltzea.
Urriak 3 9:30 Harrera 9:45 Aurkezpena 10:00 Artikutzako errekak. Arturo Elosegi 10:20 Artikutzako flora baskularraren inbentarioa eta korologiaren eta ekologiaren analisia; Anaïs Mitxelena 10:40 Historia y estado de conservación del bosque; Alberto Castro 11:00 Kafea 11:30 Diversidad taxonómica y funcional de los hongos; Isabel Salcedo 11:50 Invertebrados terrestres y notas sobre eucariotas unicelulares; Alberto Castro 12:10 Anfibios y reptiles; Alberto Gosá 12:30 La diversidad de aves y su relación con el hábitat forestal; Javier Rodríguez Pérez 12:50 Quirópteros; Juan Tomás Alcalde 13:10 Mamíferos; Jorge González 13:30 Goizeko saioaren amaiera 18:30 Artikutza: una joya de la naturaleza. Hitzaldi dibulgatiboa eta mahai ingurua