Ikuslearen barrenetan eragin nahi duen ikuskizuna da. Horretarako gorputz adierazpen, akrobazia, komedia, drama eta zuzeneko musikaz narratutako istorioa josten da. Hau guztia mintaira unibertsal batek gidaturik, emozioena alegia.
Adina: familia guztiarentzat.
Alemania. Christian Ditter. 2011
Sven beldurgariak Vickyren aita bahitu du. Egoera honek eramango du Vicky herriaren zuzendaritza hartzera. Ber esku egongo da aita erreskatatzea, abileziaz eta ideia bikainez.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Wickie auf Grober Fahrt.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Artelan bakoitzak elementu ezberdinak ditu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktoa dirudi. Baina atailer honetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Lulak labean egindako gailetak prestatu nahi dizkio amamari, amama egun batzuetan bere etxean geratuko dela aprobetxatuz. Goxoki gozo horiekin, etxetik kanpo erosoago sentitzen lagunduko diola uste du.
Baina gaileten oroitzapenek hain gozoa ez den iraganera eramango dute amama, irenstea kostatuko zaion gogorapenera.
Mari eta gaileta fabrika antzezlana gaur egungo emakumeoi bidea erraztu diguten andra langileei egindako omenaldia da.
Adina: +7 urte
Informazio gehiago: Eidabe
Areto Nagusia.
Oharra: gonbidapenak egun berean banatuko dira 16:30etik aurrera.
Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen.Haietakoa izaten saiatu arren, huts egiten du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakitzen du. Handik gutxira, ordea, bai kaioek eta bai enarek elkarlanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou, artean ez bezala, heroi handia bihurtuko da.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.