Hitzaldi honetan Euskal Herriko ezkontzetan arreoak izan duen garrantziaz ariko da Iñaki Garrido, hainbat alderdi aztertuz: etxeko arreoak, etxeak, finantzak aktiboak...
Hitzaldi hau hileroko lehen igandeetan egiten den Hileko Obra zikloaren barruan dago.
Manou enara txikitxo bat da, eta gertakari baten ondorioz, kaio bikote batekin haziko da. Bera ere kaioa delakoan dago, baina laster ohartuko da ez dutela kaiotzat hartzen.Haietakoa izaten saiatu arren, huts egiten du, eta bere espezieko txoriak ezagutzea eta haiekin bizitzea erabakitzen du. Handik gutxira, ordea, bai kaioek eta bai enarek elkarlanean aritu beharra izango dute arazo larri bati aurre egiteko, eta Manou, artean ez bezala, heroi handia bihurtuko da.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.