Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, kafearen lurrin goxoaz lagunduta, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldi
Mercè Rodoredaren Diamantearen plaza izeneko liburuari buruz arituko dira denboraldiko lehen saio honetan.
Hurrengo saioa: Azaroaren 11an, Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa.
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Katixa Agirre-ren Amek ez dute izango dugu esku artean.
Ikasturteko lehen Elkarrizketa Filosofikoa urriaren 7an izango da ohi bezala Urrats euskaltegian (Amezketarrak kalea, 12 ) 19:00etatik 20:30era. Landuko den gaia: Zer ez da filosofia? Irakurgaia: “Urrutikoetxearen aldeko agiria” eta “La filosofia y el ridículo”.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.