Helduen artean, euskaldunberrien artean bereziki (euskaltegietako ikasleak gehienbat) euskaraz aritzeko saioak, STMn unean jorratzen ari den eta Museoak berak proposatutako gai baten inguruan betiere. Hamarnaka lagun biltzen dira, talde txikiagotan eta hainbat saiotan, eta guztira ehun baino gehiago izan daitezke.
Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.eus
3-5 urte bitarteko haurrentzako Santiago plazan
6-9 urte bitarteko haurrentzako Maria Zanbrano plazan
Bagerak Zine Foruma jarriko du martxan. Saioak hilean behin izango dira eta jatorrizko hizkuntzan euskarazko azpitituluekin, euskaraz sortu edo euskarara itzulitako pelikulak eskainiko dituzte eta ondoren solasaldia izango da. Lehenengoa urriaren 15ean eskainiko dugu, arratsaldeko 18:30ean Koldo Mitxelenan: “Udako amodioa” frantsesez euskarazko azpitituluekin.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Haurrak: 1-4 urte (heldu baten laguntzarekin)
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.