Ondarearen Europako Jardunaldien harira museoak programatutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrean. Bisitariak bereizmen oso altuko irudiei esker artea eta museoko bilduma inoiz ez bezala deskubritzeko aukera izango du: begibistaz ikusten ez diren xehetasunak ikusiz, lanen sekretuak deskubrituz eta sormena aktibatuz.
Jarduera doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
Unai Elorriaga nobelara bueltatu da Iturria lanarekin. Egilea bere liburu berriaren inguruan arituko da solasean.
17:00etan 3-5 urte bitarteko haurrentzako
18:00etan 6-9 urte bitarteko haurrentzako
(euriarekin Sahatsaren plaza)
Anekdotak, gertaera xelebreak, bizipenak ... Elkarrizketa informal hauen bidez, hizkuntzak herritarren bizitza pertsonaletan eta eguneroko bizitzan duten isla jarri nahi dugu agerian.
Gonbidatuak: Haizea Nuñez (abokatua) eta Beñat Gaztelumendi (bertsolaria).
Gidari lanetan Lander Arbelaitz kazetaria arituko da.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.
Euskal mendizaletasunaren historiak bete du dagoeneko mendea, eta zaletasun hori bideratu zuten lehenengo belaunaldiak pixkanaka-pixkanaka desagertzen joan dira; era berean, desagertzen joan dira beren jardueren nortasun-ezaugarri ziren zenbait tresna ere, ondare garrantzitsua osatzen zutenak. Ondare horrek desagertzeko zuen arriskuaz jabetuta, mendizale-kolektibo bat euskal mendizaletasunaren historiarekin zerikusia duen ondare hori zaintzeko eta gordetzeko EMMOA proiektua bultzatzen ari da.
Antxon Iturriza, mendiko kronista
Xabier Kerexeta, ondare kudeatzailea
Carmen Diez Mintegui, antropologoa