Bizitza bat salbatzea zure esku egon daiteke.
Hitzaldiaren helburua hiritarrei bihotz geldialdia zer den, nola aktibatu biziraupen katea, bizkortze maniobra eta desfibriladorearen erabilpenaren ezagutza (teorikoa) eta gaixotasun koronarioa nola prebenitu daitekeen jakinaraztea izango da.
Gurutze Gorriko teknikarien eskutik.
Azken urteetan Herbehereetako bizilekua utzi eta Euskal Herrira itzuli da Larburu, Maite Larburu eta horrek zaildu egin du Josh Cheathamekin Neighbor taldearekin elkarlanean jarraitzea. "Hezurren azpian" disko berriak, beraz, aurreko lanekin lotura du, baina badira berrikuntzak ere. Lehenik eta behin, euskara hutsean kantatua da, eta bestalde, bere ahots bikaina biolinaren doinuekin uztartzen du Larburuk. Biolinak garrantzia handia hartu du disko honetan, eta haren doinuetatik sortu ditu kantuetako asko.