Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.
Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Informazio gehiago: Artedrama
© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF. Zuzendaritza eta gidoia: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Peer Raben / antiteater-X-Film. Argazkia: Dietrich Lohmann. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Franz Walsch (R. W. Fassbinder). Aktoreak: Hanna Schygulla, Lilith Ungerer, Elga Sorbas, Doris Mattes, R. W. Fassbinder, Hans Hirschmüller.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Marie Erich-ekin irteten da, Paul Helga-rekin oheratzen da, Elisabeth-ek Peter mantentzen du, Rosy-k, diruaren truke, Franz-ekin lo egiten du. Kaleetan, tabernetan, euren etxeetan elkar topatzen dute. Binaka edo taldeka. Hitz egiten dute, eztabaidatzen dute, edaten dute, haserretzen dira, barre egiten dute, aspertzen dira Elisabeth-ek kontratatu duen Jorgos langile greziarraren iritsierak harreman horiek hankaz gora jartzen ditu.