Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.
Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Informazio gehiago: Artedrama
Gordegia, Egiako Artxibategi Grafikoa izateko helburua duen egitasmo herrikoia da, Donostiako Egia auzoari buruzko irudiak batu, dokumentatu, segurtasunez gorde eta auzokide guztien eskura jarri nahi dituena.
Teila Fabrikak babestutako proiektu hau irabazi asmorik gabeko elkarte gisa funtzionatzen hasi da 2019an, aspalditik gai honekiko sentsibilitatea genuen hainbat kideri esker, Eusko Jaurlaritzan AS/G/22502/2019 erregistro zenbakia du.
Egia gure auzoa da. Eta gustokoa dugu. Arima daukan auzoa da, kastaduna. Gauza asko bizi izan ditugu bertan... eta gehiago ditugu zain. Une horietako asko, garratzak naiz zoragarriak, gertu gorde ditugun irudietan iltzatuta geratu dira. Oroimena baliotsuegia da zabortegian bukatu dezan. Egiako bizia eta historia islatzen duten irudi horiek guztion artean ikusi eta komentatu nahi ditugu. Garai batean sentitu genuena berriro sentitu. Gogoratu, sentitu eta kontatu. Gure bizitzak merezi izan du eta gazteenei kontatu behar diegu, haiek ere gurea eta haiena kontatzen jarraitu dezaten. Izan ere, Gordegiak auzoko argazki familiarraren albuma izan nahi du, guztion etxeko bilduma.