Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi urdina izeneko droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.
Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Informazio gehiago: Artedrama
Artelan bakoitzak elementu ezberdinak ditu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktoa dirudi. Baina atailer honetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu.
Haurren adina: 6-12 urte.
Sarrerak salgai museoan jardueraren hilabeteko lehen egunetik.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan.
Herriko plazetan beti dago sorpresaren bat irriak eragiten dituena . Zer aurkituko ote dute Tiritatxok eta Martinbertsok zuen herriko plazan? Euskara eta euskal ondarea landuko dituen ikuskizun parte hartzailea.
Aduna: Denontzat.
Oharra: Sarrerak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:30etatik aurrera, edukiera bete arte.