Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.
Azaroaren 4an izango da hilabete honetako Elkarrizketa Filosofikoa, ohi bezala, Urrats euskaltegian (Amezketarrak kalea, 12 ) 19:00etatik 20:30era. Gaia: erbestea eta ama hizkuntzan (herria eta hizkuntza). Ikusi/irakurri beharrekoak: “El dicho de los exilios" (Barbara Cassin-i egindako elkarrizketa).
Irakurgaiak deskargatu:
1. irakurgaia
2. irakurgaia