2004 urteko udazkenean Èric Bertranek, hamalau urteko gazte batek, “Harry Potter eta Fenixaren ordena” liburuan oinarritutako webgune bat sortu zuen katalana babesteko asmoz. Gau batean, Madrileko terrorismoaren aurkako brigadako hogeita hamar guardia zibil bere etxean indarka sartu eta terrorista informatikoa izatea leporatu zioten. Hark egindako krimena: supermerkatu-kate bati mail bat bidali katalanez etiketatzeko eskatuz.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Haurrak: 1-4 urte (heldu baten laguntzarekin)