Zegamako udalak bultzatutako Xabier Azurmendi Ikerketa bekaren IV. lanaren aurkezpena.
Partaideak: María José Telleria, GFAko Kultura zuzendaria; Joseba Izagirre, Zegamako alkatea; Alfredo Moraza, Jexus Tapia, Manu Zeberio, Aranzadiren partaideak.
Patrizio Etxebestek, osasun arazoak direla medio, bere herriko alkatetza uztera behartuta ikusten du bere burua. "Bere etxeko" botereari zein udalekoari eutsi nahi dionez, familiako patriarkak bere emaztea, Maria Luisa, alkatesa izendatzen du. Horren garrantziaz jabeturik, Maria Luisak oso serio hartzen du kargua, agian gehiegi. Emakumeak goitik behera aldatuko du udaleko funtzionamendua, Patrizioren pazientzia arriskuan jarriz eta bion arteko harremana ere bai.
Hitzordua 09:30ean Kursaaleko albo batean dagoen Ni neu kafetegiaren ondoan izango da asteazkenetan. Ordu eta erdiko iraupena izango dute eta 10 km ingurukoak izango dira. Interesa izanez gero Bagera Elkartera deitu.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken