Artea eta diseinua gure inguruan daude. Egunerokoan topatzen ditugun adibideak arakatuko eta hankaz gora jarriko ditugu espero ez dugun emaitza lortzeko, Maushausen eskutik.
Adina: 6 - 12 urte
Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.
Egoitza errepikatzen da aurten Gipuzkoan, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. Donostiako erdigunean kokatuta, makina bat zientzia txoko eta jarduera izango ditugu bertan. Zientzia Clubaren egoitza ere izango da.