AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: R. W. Fassbinder / antiteater, WDR. Gidoia: R. W. Fassbinder, Carlo Goldoni-ren antzerki-lanean oinarriturik. Argazkia: Dietbert Schmidt, Manfred Förster. Musika: Peer Raben. Muntaketa: R. W. Fassbinder. Aktoreak: Margit Carstensen, Ingrid Caven, Hanna Schygulla, Kurt Raab, Harry Baer, Hans Hirschmüller.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara
Ridolfo-ren kafetegia Venezia hiriko esamesen eta gaizki-esateen erdigunea da. Bertan, batez ere diruz hitz egiten den arren, sentimenduez, maitasunez eta adiskidetasunez, leialtasunez eta errespetagarritasunez, ideiez eta abar ere hitz egiten da. Bremen-en eta Munich-en antiteater-ek egindako produkzioetan oinarritutako Carlo Goldoni-ren obra homonimoaren telebistarako egokitzapena.
Sorgina Txirulina oso pozik dago bere emozioak ezagutu dituelako. Hori dela eta, HunkIpuinak kontatuko ditu; hau da, sentimenduak jorratzen dituzten istorioak. Gure protagonistak ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatuko ditu. Abentura harrigarrietan murgiltzeko prest?
Adina: +2
Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken
Indarrean dauden eredu eta egitura patriarkalak agerian uzten dituen nobela plazaratu du Karmele Jaiok.
Ismael nobela berri bat idazten saiatzen ari da, baina ez du aurrera egiten. Lehen ez bezala, idazten duen guztia jartzen du zalantzan, eta ziur da bere emazte Jasonek azken aldian duen jarrerak eragina duela horretan, bereziki liburutegian irakurketa talde feminista bat bultzatu duenetik.
Elkarrizketatzailea: Arantxa Urretabizkaia.