Erakusketak, 40 enpresetako eta bilduma publiko nahiz pribatuetako 120 lan aurkezten ditu, ibilbide kronologiko bat egiten du euskal diseinuaren historian zehar, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera arte.
Bisita honek erakusketaren edukietara gerturapen bat planteatzen du Guillermo Zuaznabar komisarioaren eskutik.
Espazioa geurea egitekotramankuluak sortuko ditugu saio sorta honetan. Espazio berriak eraiki, bizi eta deseraikitzen jolastuko gara, Ubiken egon eta hau zeharkatzeko modu ezberdinak esperimentatuz. Jolaserako eta esperimentaziorako une eta gunea sortzeko saiakera izango da, espazioarekin zein ingurukoekin harremantzeko modu berriak probatuz.
Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.
Gonbidatuak: Alba Menendez (Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina) eta Joseba Zaldua (Realeko jokalaria)
Moderatzailea: Nerea Azurmendi kazetaria
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu elkartean bertan (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Internet, edukiak eta produktuak kontsumitzeko ezinbesteko tresna bihurtu zaigu. Pantailen gehiegizko erabilera, menpekotasuna dugu kalean hizketagai. Baina, erealitate hau gure erabaki libreek sortzen al dute? Edo eta estrategia psikologiko eta teknologiko desberdinen menpe bizi gara?
Zatoz Emoki elkartearekin batera honen inguruan hausnarketa egitera eta enpresa teknologiko handiek etabiltzen dituzten estrategiak ezagutzera.
Komisarioak erakusketari buruzko bere ikuspegi pertsonala eskainiko du bisita gidatu honetan. Bisita San Telmo Museoan hasiko da eta Tabakaleran bukatu.
Bisita gidatu hauek doan dira, baina aurrez izena eman behar da: www.tabakalera.eu / 943 11 88 55
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Haurtxokoa:
Azaroak 14: "Esperimentazio gunea" 0 - 5 urteko haur eta beraien gurasoentzako jolas gunea. 17:00. Euskara.
Azaroak 15 eta 16: Adina: 5 -11 urte tartekoak eta sendiak. Haur jokoen erakusketa didaktikoa. 17:00. Euskara.
Areto Nagusia.
Gaztelekua:
Adina: 12 - 17 urte tarteko gazteak eta sendiak. Euskara.
Azaroak 15: Nerabeentzako jokoen erakusketa didaktikoa eta "Zibertxokoa". 17:00.
Azaroak 16: Nerabeentzako jokoen erakusketa didaktikoa eta "Gaztescape (Escape room-a)".17:00.
Gaztelekua.