Filipa Césarren obrak giza portaeraren behaketa eta ikerketa ditu abiapuntu. Bere sentikortasun zinematografiko berezian oinarrituta, hainbat baliabide erabiltzen ditu, hala nola argazkia, bideoa eta instalazioa. Bere lanek oinarri dokumental sendoa dute eta, aldi berean, hainbat geruza narratibo garatzen dituzte, non fikzioa sortzen baita.
Badira bi urte pasa Luis Mari Mujika euskal idazlea hil zenetik. Bere inguruan bizi eta lan egin dugunok, EGAN eta Adiskideen Elkartekoak eta familiakoak, omenaldi xume eta hurbil bat egitea erabaki dugu. Ezin ukatu berak euskaraz egindako lan guztiak omenaldi bat eta gehiago ere merezi duela.
HIZLARIAK:
– Kepa Mujika
– EAE-ren izenean Gillermo Etxeberria
– Nerea Mujika (Luismari-ren alaba)
– Luis Haranburu
– Paulo Iztuetaren hitzaldia: “Luis Mari Mujika nire bihotz-begietan”
Oharra: Amaieran “Luis Mari Mujika gure bihotz-begietan” liburua banatuko da.
Azarotik aurrera ETBk emango duen “Goazen 3.0” telesaileko lehenengo kapituluaren aurrestreinaldia. 4 eta 12 urte arteko gaztetxoei zuzendutako komedia musikala da.
Haurtxokoa:
Azaroak 14: "Esperimentazio gunea" 0 - 5 urteko haur eta beraien gurasoentzako jolas gunea. 17:00. Euskara.
Azaroak 15 eta 16: Adina: 5 -11 urte tartekoak eta sendiak. Haur jokoen erakusketa didaktikoa. 17:00. Euskara.
Areto Nagusia.
Gaztelekua:
Adina: 12 - 17 urte tarteko gazteak eta sendiak. Euskara.
Azaroak 15: Nerabeentzako jokoen erakusketa didaktikoa eta "Zibertxokoa". 17:00.
Azaroak 16: Nerabeentzako jokoen erakusketa didaktikoa eta "Gaztescape (Escape room-a)".17:00.
Gaztelekua.
Kontzertua eta poesiak
Mixel Ducau & Caroline Phillips & Andoni Salamero
Joxan Artzeren poesia eta kanta-hitzak ardatz hartuta eskainitako ikuskizun poetiko-musikala.