Vivaldiren 'Lau urtaroak' dira etxeko txikienen zentzumenak kilikatzeko asmoz sortutako musika-ipuin honen abiapuntua. Musikaren eta zenbait objekturen laguntzaz, protagonistak natura, usainak eta zaratak hurbilduko dizkie.
Adina: Denontzat.
Oharra: Sarrerak doan jaso ahal izango dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:00retatik aurrera, edukiera bete arte.
Asteazkenero, Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko gai ezberdinak deskubritu ditzakegu proposatzen dizkizuegun ekintza ezberdinetan. Haurrei zuzendurik, elkarrekin sormena lantzea eta ondo pasatzea dugu helburu.
Gaurko gaia: Filmmaker, eraiki zure filma
Tabakalerako Ubiken
Haurrentzako ipuin kontaketa gure liburutegi sarean giza eskubideen inguruan, Haurren Egun Unibertsala dela eta.
Ipuinaren ordua programaren helburua irakurketaren bidez irudimen eta fantasia pizteaz gain, modu dibertigarri batean, haurra liburuetara eta liburutegira hurbilaraztea da.
Helduak ekitaldira sartu ahal izateko galdetu liburutegian.
Adina: 2-5 urte.

Begirada kritikoarekin eta sorkuntzaren esperientziaz baliatuta, emakumeek literaturan duten tokiaz arituko dira Eider Rodriguez, Kattalin Miner eta Lucia Baskaran idazleak, Ainara Gorostizuk gidatutako eztabaida honetan.
Moderatzailea: Ainara Gorostizu
Sean Baker. AEB.
6 urteko neskato batek eta bere lagunek Disneyworld hiritik oso gertu dagoen motel txiki batean pasatzen dute uda, bere gurasoek eta inguruan dituzten gainontzeko helduek oraindik krisiaren ondorioak pairatzen dituzten bitartean.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara