Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Montse Flores Pallarésen Rif mendietako ura liburua irakurriko da.
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Koldo Izagirreren liburuan oinarritutako bertso saioa.
Oroitzeko daukagun indarraren araberako mundu bat interpreta genezake bertsotan, bertsoa tresna unibertsala delako. Bertsolarien gorazarrez eraikitako artelan multzotxo bat daukagu Euskal Herriko geografian barrena. Bertso-harriak dira, bertsolaritzaren ondare fisiko eta sinboliko bat osatzen dute.
Informazio ugari iristen digute zeharbidez, bertsolarien harri publikoak bisitatuz gogoeta mordoxka egin genezake politikaz, arteaz, hirigintzaz, memoriaz eta, jakina, bertsolaritzaz.
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Euskaraldiaren aldeko ekintza sinbolikoa, bizipen eta desirak harilkatuko dituena.
Ekintza Zuloaga plazan izango da (euria ari badu, klaustroan).
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
Helduen artean, euskaldunberrien artean bereziki euskaraz aritzeko saioak, STMn unean jorratzen ari den gaien inguruan.
Elizan izango da.
Parte hartzeko: mintzalaguna@bagera.eus
Azaroaren 29tik abenduaren 4era Euskararen Egunaren inguruko jarduerak egongo dira San Telmo Museoan. Ikusi hemen eskaintza osoa.
Euskararen Eguna Donostian, auzoz auzo.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Ramón Leturiondok eskainiko du eta euskal arteaz arituko da, zehazki, XIX. eta XX. mendekoetaz.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gazteleraz.
Bisita gidatua doakoa da, baina izen-ematea beharrezkoa da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
Gehienezko edukiera, 15 pertsona.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Kantua, bertsoak eta dantza.
Sare bat osatuko da zutabeen artean eta marrazkiak zintzilikatzkeo aukera izango da Antxeta Ttan
Ttakunek lagunduta.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
Euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera atera nahi da, jendea Mintzodromoan euskaraz solasean jarriz.
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
Haurrak: 1-4 urte (heldu baten laguntzarekin)