Abenduaren 2ko oharra: gonbidapen guztiak agortu egin dira.
Azaroaren 28ko oharra: hasiera batean emanaldia 19:00etan iragarrita bazegoen ere, saioa 19:30ean hasiko da.
Euskadi. Zuzendaritza: Bertha Gaztelumendi. Ekoizpena: Tentazioa.
80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran.
Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.
Aurkezpena eta solasaldia: Bertha Gaztelumendi (zuzendaria), Sabino Ormazabal (gidoilaria).
Filmari buruzko informazio gehiago: Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa.
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
«Sinesten dudalako ur-jauzi sisteman», hala esan zuen behin Joxe Azurmendik bere saiakeren zergatiaz galdetuta. «Nire ideiak norbaitek irakurtzen ditu, eta bere ideiak martxan jartzen dira. Horrek ez du beste saiakera bat idatziko, baizik nobela bat idatziko du. Orduan, ideia hauek ur-jauzi modura iritsi egiten dira iritsi behar duten tokira. Hau da nire esperantza behintzat.»
Esperantza horrekin idatziak ditu 40 liburu eta 500 artikulu inguru, azken mende erdiko Euskal Herriaren eta mundu aldakorraren lekuko izan direnak. Bere obrak gizaberearen, kulturaren, nazioaren, pentsamendu sozialaren... esparruak bustitzen ditu eta erreferentzia dira euskarazko pentsamenduan. Kongresu honek esparru horietako arituak (adituak eta hasiberriak) gonbidatu nahi ditu Azurmendik ekarritako urek martxan jarri dizkieten ideiak mahai-inguruan partekatzera. Berdin du literatur idazle, akademiko edo irakurle interesatu, berdin obra hasieratik ezagutu edo oraintxe hurbildu, ekarpen mota guztiek dute tokia.
Informazio gehiago eta izen-emateak: www.joxeazurmendikatedra.eus
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Ehundura desberdinak bilatuko ditugu gure inguruan eta hauen arabera modu desberdinetan mugituko gara espazioan.