Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Adina: Denontzat.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina
Irakurketa sustatzeko kluba. 6-8 urteko umeentzat gurasoekin. Saio hauetan, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Hilean behin, larunbatetan, data hauetan:
2019: Azaroak 16. Saio berezia adur, adur, ez naiz zure beldur areto literarioan (Mandas Dukearen aretoan). Beldurra landuko da haur literaturaren bidez. 2019: Abenduak 14 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea) 2020: urtarrilak 11, otsailak 8, martxoak 7 eta apirilak 25 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Plaza mugatuak. Beteta. Itxaron zerrendan izena emateko: haurliburutegia@donostia.eus
Haurrentzako berbena Larratxoko plazan.
Ikuskizun saltsero eta parte hartzaile honetan, euskara ardatz harturik, hitz jokoak, bertsoak, dantzak, jolasak eta kantuak izango ditugu.
(Euria eginez gero Larratxoko Eskolan izango da saioa)
Historiaurreko animaliei buruzko artista tailerra. Kiputz historiaurreko amildegia izan zen, animalia askoren tranpa. Bertan aurkitutako animalien garezurra berregingo dugu Cova Orgaz eskultorearen laguntzaz.
Kiputz. Amildegia Historiaurrean erakusketarekin lotutako jarduera.
Adina: 6-12 urte
******
Sarrerak salgai hilaren lehen egunetik aurrera. Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Sistemen diseinua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketara bisita gidatua.
Bisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta. Bisita gidaturako txartelak bisita baino 30 minutu lehenagotik har daitezke museoko harreran.
11:00etan euskaraz eta 18:00etan gaztelaniaz.
Taldeentzako bisita gidatuak ere adostu daitezke: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
****
Sistemen disienua: Ulm eskola eta Braun konpainia erakusketarekin lotutako jarduera.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Hamaika gauza daude naturan ikusteko eta egiteko, hiriko parkean nahiz basoaren erdian. Liburu honetan hainbat ideia aurkituko dituzu kanpora irten eta naturaz gozatzeko.
Adina: 2-11 urte
Finala:
Aurkezleak: Ion Zaldua Brit eta Itziar Etxezarreta Arakistain
Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.
Hipopotamo baten gainean bizi den Moko txiki txoritxoa da protagonista. Handiaren babesean, handiarekin sinbiosian, elkarri lagunduz, ederki bizi dira. Behin, ordea, hipopotamoaren lagunek barre egiten diote Moko txikiri, bere hitz egiteko moduarengatik, hipopotamoaren indarrik ez duen orroa egiteko ohitura duelako. Triste eta goibel dagoela inguruan duenari erreparatzen dio, eta txorien kantua aditzen du.
Adina: 2 - 11 urte
Garabis irla txikian, Matilde eta Agapito erregeen erruz, euria egiteari utzi dio eta ondorioz mendia eta erreka lehortu dira. Ez dago zer jaterik ezta ere zer edaterik, beraz, biztanle guztiak Txis irlara joango dira bizitzera. Baina Txis eta Garabiseko herriek oso ohitura ezberdinak dituzte eta elkarbizitzea ez da batere erraza izango.