Juan eta Laura. Laura eta Juan. Bizitza ulertzeko eta bizitzari aurre egiteko bi modu. Zeharo desberdinak dira. Eta, nola ez, elkar maite dute. Institutuan ezagutu ziren eta orain, 30eko krisialdian, berriro egin dute topo. Gau batean zehar, bete ez ziren ametsak eta oroitzapenak biziko dituzte, ikuslea barre-algaratik hausnarketara doan bitartean: azkarregi hazi al gara? edo ez al gara hazi oraindik? helduez jantzitako haurrak al gara? edo umeak berriro izan nahi duten helduak? ze demontre espero du bizitzak gutaz? Bizitza ametsak dira, eta barreak, eta negarrak, eta isiluneak, eta begiradak, eta amodioa, eta amodio falta, eta amodio oparotasuna, eta ezinezko amodioa.
Eta guzti hori da Moko zorrotza.
Informazio gehiago: Txalo Produkzioak
Xaguxarroski konde famatuak otordua egitera gonbidatu ditu hiru pailazoak. Hauek pozik joan dira baina gosea ere kenduko zaie honen benetako nahia jakitean: hauen odola zurrupatzea. Beranduegi ote da? Lortuko ote dute Txirri, Mirri eta Txiribitonek gaztelu horretatik ateratzea?
Adina: +3
Informazio gehiago: Txirri, Mirri eta Txiribiton
Aldizkariaren 100. urteurrenean, portada bilduma.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 16:00-20:30
Abendua 06, 25 eta urtarrila 01, 06, 20: itxita
Gabonetako ordutegia (abendua 23 - urtarrila 05): astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00
Abendua 26 eta urtarrila 02, ostegunak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Haurrentzako sormen tailerra.
Adina: 4-8
Tailerra doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00)
******
Aurten, estreinakoz, museoko bazkideek hasieratik izango dute aukera programazio osoko sarrerak erosteko, eta %10eko deskontua izango dute.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago. Nahi baduzu 2019/2020 ikasturteko haurrentzako eta familientzako programazio osoa deskarga dezakezu (PDF).
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Itzalak argia behar du, eta argiak itzala. Gaur egun, itzalek geroz eta harrera handiagoa dute antzerki eta ikuskizunen munduan. Eta jadanik, haurren heziketa prozesuan berezko balioa ematen hasi zaio. Haurrei zuzendutako ekimen honetan, haurren irudimena, jolasa eta sormena lantzeaz gain, bolumenak, geometria eta espazioaren kontzientzia lantzeko aukera ezin hobea da. Material erraz eta erabilgarriez euren elementuak sortuko dituzte, ondoren, oihalaren atzean inprobisatu eta esperimentatzeko aukera izanik.
Adina: 5-12 urte
2 txanda: 17:30ean eta 18:30ean
Info +: Zurrunka Teatro
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, egun berean 17:00etatik aurrera, beti ere edukiera bete arte.
Euskaltzaindiak Euskara Ibiltaria erakusketa ekarri du San Telmo Museora, mendeurrenaren ospakizunen harira. Euskararen Herri Hizkeren Atlasean dago oinarrituta, erakusketak ahozko euskararen aldaerak mapetan erakustea du helburu.
Erakusketa interaktiboa da proposamena; bisitaria euskararen hitz eta hotsekin jolastuko da eta zentzumenek ere izango dute zer esana...
“Aurkezten den lana artista bisual baten, poeta baten eta musikari baten bideak gurutzearen emaitza da. Lur- baso-gorputz konbinaziotik sorturiko kontakizuna da, eta bizitzaren erritmoan ehundua. Denborak errespetatuz. Topaketa eta banaketekin igarotzen da, halabeharra eta maitatzeko, aske izateko premia tartean direla.
Abiapuntua Eli Garmendia eta Roberto Ruiz Antúnez-en arteko gutun-trukea da, Peteris Vasks letoniarraren musikarekin inspirazio eta atzeko oihal gisa. Irudi eta testu bidez garatutako sormen-elkarrizketa. Argazki bakoitzak intuizioak, bertsoak eta hitzak sortzen ditu, aldi berean beste irudi batzuk dituztenak. Biek – argazkilariak eta poetak– musika erabiltzen dute beren intuizioen katalizatzaile gisa. Ezezagun eta esploratu gabekorantz igarotze bat dago elkarrizketa honetan. Letoniar basoa barne-ikerketako bidaiaren jarraipen gisa agertzen da…
Lan hau izaki bakoitzaren barren-barrenean lozorroan dagoen lokarturiko basora sartzeko ate bat da. Eta bere egia, misterio eta edertasunetik gure oinkaden, gure ziurgabetasunaren taupadak entzutera gonbidatzen gaitu.”
Ilustratzailea eta artista grafikoa, beti ikuspegi kritikotik eta ironiaz betetakoan axola zaizkionn gaiei buruz lan egiten du. Teknika desberdinekin esperimentatzea gustatzen zaio, eta eskuz eta digital tekniken artean mugitzen da.
Gizartearen aldarrikapena bere lanaren muina izaten da. Bidegabekeriak, sexismoa edo arrazakeriari buruz lan egitea gustatzen zaio.
Aldarrikapen lan horretan, estanpatuek oso lan garrantzitsua izan dute beti, kultura bisual baten erreflexu gisa eta kultura aniztasuna erakusten.
Oraingo honetan, irudi protagonista gisa estanpatuak erabili nahi ditut gaur egungo gizartea erakusteko; askotan gizarte bidegabea eta zentzurik gabekoa.
Oporrak laster datoz eta ez dakizu zer egin? Hitz magikoak esan eta zure aurrean mundu berri bat ikusiko duzu: bioniko, taumatropo, hama eta ez ama, gaztelu, zigilu eta... klik! Zure buru eta eskuekin lan egin!
Hurrengo lantegiren batean (edo gehiagotan) izena eman nahi baduzu, idatzi helbide honetara ubik@tabakalera.eu, ondorengo datuok zehaztuz:
Izen-abizena/ Zein lantegietan parte hartu nahi duzu (Eguna/ordua)/ Jaiotze data/ Tutorearen datuak (Izen-abizena, N.A.N-a)
Gidaria: Miren Camisón
8-12 urteko haurrentzat.
Doako izen-ematea liburutegian abenduren 2tik aurrera.
Haur eta gazte kotiloila DJ Mikeltxirekin, 8-14 urte (heldurik gabe).
OHARRA: gonbidapenen banaketa GOIZEKO 11:00tan HASIKO DA.
12 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lantegi honetan identitate indibidual eta kolektiboak aztertuko ditugu. Oraingo honetan Ainara Azpiazu ‘Axpi’ ilustratzailea izango dugu bidelagun. Ilustrazioaren bidez gure identitatea azaleratuko dugu, eta ondoren paparrean eramateko txapak sortuko ditugu.
Nerabeek identitea eraikitzeko prozesu horretan ni-a eta gu-a ikusarazteko hainbat galdera izango ditugu aztergai: nor naiz ni gainerakoentzat? Nor gara gu hiriaren testuinguruan? Identitatea norbanako zein talde gisa aztertuko dugu eta azterketa hori arte grafikoen bidez adierazten saiatuko gara.
Ilustrazioa landuko dugu ‘Axpi’ren eskutik, norberak ilustrazioaren bidez norbere izaera azaltzeko teknika eta metodologiak ikasiko ditugu eta azkenik irudi kolektibo bat osatuko dugu. Material honekin paparrean jartzeko txapak egingo ditugu.