Helduei zuzendutako jarduera hau tailer artistiko batekin hasiko da: zipriztindu, isuri, busti, zirriborroak egin... mihise bat forma eta kolorez bete arte. Horrela, adierazpen artistikoarekin lotutako emozioekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Esperientzia hau bizi eta gero, museoko Arte Ederren bildumara egingo dugu bisita, beste modu batera, arteterapia profesionalen eskutik.
Europako Ondarearen Jardunaldiekin lotutako jarduera.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Lotura goian.
Hegaztien Nazioarteko Eguna dela eta, SEO/BirdLife Euskadirekin batera ornitologia tailerra antolatu da, Kamishibai teknika erabiliz.
Kamishibai hitzak paperezko antzokia esan nahi du eta bere jatorria Japonian izan arren, gaur gaurkoz mendebaldean oso hedatua dago. Marrazkia erakutsiko du narratzaileak. Orriaren atzealdean marrazki bakoitzari dagokion testua irakurtzen duen bitartean. Butai deritzon egurrezko antzokian ipintzen da ipuina eta narratzaileak, marrazki horiek erakutsi ahala irakurri egin ohi du testua.
Second Canvas aplikazioarekin artelanak beste era batera ikusten ditugu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktua dirudi. Bestetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu. Jakingo duzu aurkitzen zer obratakoak diren guk proposatzen dizkizugun irudiak?
Asteburu honetarako proposamena da...Artea agerian. San Telmo Museoko artelanak ezagutzeko pista jokoa.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.