Aizpea Goenaga aktoreak bisita gidatua eskainiko du Postigo. Garai baten kronika erakusketara, ibilbideari bere ikuspuntua gehituz.
Bisita gidatu hau doakoa da, baina aurrez izena eman behar da: stm_erreserbak@donostia.eus / 943 48 15 61 (astelehenetik ostiralera, 12:00-14:00).
Espazioa geurea egitekotramankuluak sortuko ditugu saio sorta honetan. Espazio berriak eraiki, bizi eta deseraikitzen jolastuko gara, Medialaben egon eta hau zeharkatzeko modu ezberdinak esperimentatuz. Jolaserako eta esperimentaziorako une eta gunea sortzeko saiakera izango da, espazioarekin zein ingurukoekin harremantzeko modu berriak probatuz.
Urriak 8 -- Itzalekin esperimentatzen
Itzali argia, piztu fokua eta begira gure itzala! Harekin jolastuko dugu, forma ezberdinak eta gorputz berriak sortzearekin esperimentatuz.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Elizatik irtetean, Jean-Louisek —hogeita hamar urteko ingeniari katoliko bat— Françoise ikusiko du, emakume ilehori bat; egunen batean berarekin ezkonduko dela sumatzen du, baina, halako batean, Françoise desagertu egingo da jendartean. Bestalde, Vidalek, aspaldiko laguna eta marxista peto-petoa bera, Maud emakume dibortziatu ederraren etxera eramango du Jean Louis.
Azpitituluak euskaraz