45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Oharra: Ekitaldia bertan behera geratu da, parte hartzaile baten gaixotasuna dela eta hartutako segurtasun neurrien ondorioz.
Xabier Leteren heriotzaren 10. urteurrenean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Kulturak poeta oiartzuarraren omenezko ekitaldia egingo dute.
Hogeita hamarretik gora musikari, idazle eta lagunek parte hartuko dute ekitaldian: Anjel Lertxundi, Mariasun Landa, Eñaut Elorrieta, Pier Paul Berzaitz...
Frantxi Lopez de Landatxek egin du gidoia, Nagore Plazaola arduratu da ekoizpenaz eta Fernando Bernues ikuskizunaren zuzendaritza artistikoaz