GONBIDAPENAK AGORTUTA
Potx eta Lotx abentura berri bila dabiltza eta ez die axola non! Oraingo hnetan, etxean gelditu beharko dute, osabak irten beharra izan duelako. Hasieran, asperdurak jota egongo dira, zer egin jakin gabe. baina laster hasiko zaizkie bisitari desberdinak agertzen.
Adina: + 6 urte
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen), urriaren 13tik aurrera, eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Hurrengo ikuskizuna, 2020ko azaroaren 21ean, Didau antzerki faktoria-ren Frankenstein.
FRANTZIA. Zuzendaria: LINO DISALVO.
Adina: +6
Informazio gehiago Film Affinity webgunean: Playmobil: La película (Playmobil: The Movie, 2019)
Oharra: Izena emateko aukera urriaren 13tik aurrera Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149; bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus). Ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Piñote eta Kalabazin lagunek, sabanan murgilduta izandako gatazka azalduko digute, bertara hurbildu baitira Lehoiaren desagerpen misteriotsuaren berri izan bezain pronto. Bullying-a edo bazterkeria dugu istorioaren mamia. Umeek, krokodiloaren, lehoiaren eta beste animalien jarreretan beraien mehatxu eta jokabide propioak uler ditzakete. Safari honetan parte hartzera eta gozatzera gonbidatzen zaituztegu.
Informazio gehiago: labaldufateatre.com
Ignacio Zuloaga euskal margolari garrantzitsuenetako bat da. Paisaia, erretratu eta tipo herrikoi asko margotu zituen, modu errealistan, batez ere, kolore ilunak erabiliz. Jarduera honetan bera eta bere margotzeko modua hobeto ezagutuko dituzu; omenaldi txiki bat bere jaiotzaren 150. urteurrenean.
Hemendik jaitsi dezakezu aste honetan egiten dizugun Zuloagaren inguruko proposamena. Ondo pasa!
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez. Lotura goian.
Edukiera mugatua.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Zine Ex erakusketaren testuinguruan kokatuta lantegi honetan ikus-entzunezkoekin jolastuko gara.
Ez gidoirik, ez entsegurik, ez hanka-sartzerik. Espero ez dena bilatuko dugu, rolak hautsiko ditugu eta zinema posible egiten duten, edo ez, elementuekin esperimentatuko dugu.
Familientzako arte-lantegia (+5 urte).
Informazio gehiagorako: hezkuntza@tabakalera.eus
Plaza mugatuak.
Bizitzak, munduak eta unibertsoak hainbat gai misteriotsu gordeak dituzte. Zuk badakizu zeintzuk diren? Haiei buruzko galderak egin al dizkiozu noizbait zure buruari? Gehiago jakin nahi duzu?
Elkarrekin ideien mundua ikertuz eta esploratuz, gertakari asko deskubritu ditzakegu. Lagun talde batekin gauza misteriotsu horiei buruz pentsatzeko prest zaude? Zure iritzia partekatu nahi duzu? Besteena entzun? Elkarrizketa batean zure ideiak azaldu?
Gu zure ikuspegia ezagutzeko irrikitan gaude! Denok detektibe, ikerlari eta esatari! Anima zaitez zu ere!
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia da. Futbolisto baten konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Horrez gain, jendaurrean lehenengoz, goi-mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo du.
Munduko hainbat tokitan barrena ibili ondoren, ekaitza etxean askatzeko unea iritsi da. Aitzstar laugarren diskoak lurralde eta bide berriak irekitzen dizkio basamortuko rock idorrari, zeinak paisaia stoner eta 70eko hamarkadaren intentsitatez jokatzen duen, XXI. mendeko gizarteak behar dituen erritmo astun kutsakorrek eta alarauek bultzatuta. Oso talde gutxik erakusten duten intentsitatea dute agertokian.
Adina : + 6 urte.
Informazio gehiago Film Affinity webgunean: Pokemon: Pikachu detektibea
Oharra : Ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa.