Helduei zuzendutako bisita-esperientzia honek museora gorputzaren eta mugimenduaren bidez hurbiltzea proposatzen du, ikasteko eta esperimentatzeko bide gisa. Gure gorputzaz jabetu eta areto bakoitzean nola jokatzen dugun ikusiko dugu. COVID19 -aren krisiaren bizipena gure izatearen barren-barrenera iritsi da, zentzu biologiko eta sozial batean. Geure dugun arnasa arriskutsua bihurtu da eta gure azala, babestu beharrekoa.
Europako Ondarearen Jardunaldiekin lotutako jarduera.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Lotura goian.
Ignacio Zuloaga euskal margolari garrantzitsuenetako bat da. Paisaia, erretratu eta tipo herrikoi asko margotu zituen, modu errealistan, batez ere, kolore ilunak erabiliz. Jarduera honetan bera eta bere margotzeko modua hobeto ezagutuko dituzu; omenaldi txiki bat bere jaiotzaren 150. urteurrenean.
Hemendik jaitsi dezakezu aste honetan egiten dizugun Zuloagaren inguruko proposamena. Ondo pasa!
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
“Kateak” Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu du, “Lokatzetan Play” binilo edizioen barruan. EP berria bi abestiz osatutako single formatuan kaleratu da eta barruan lau abestiko bonus CD-‐a du.
“Hitz lauz” aurreko diskoan ezarritako oinarri akustikoak jarraitu ditu musikari elgoibartarrak lan berrian. Kantu bakoitzak paisaia musikal guztiz ezberdinak margotzen ditu. Gospela, bluesa, folka eta pop-‐rockaren eragina modu oso pertsonalean azaleratzen du Gurrutxagak lan berrian.
Lagunez inguraturik osatu du lana: Iñigo Gorritxategi (baxua), Urbil Artola (dobroa), Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa), Marcos Coll (armonika), Peio Gorrotxategi (teklatua).
Zuzenekoak bikote moduan eskaintzen ari da Urbi Artola hondarribiarra lagun duela dobro eta lap steel ezberdinetan.
Ikuskizun honen ardatz nagusia, Gurrutxaga Real Sociedad futbol taldeko jokalari zeneko garaia da. Futbolisto baten konfidentziak, bere lehen bakarrizketako zenbait pasarte berreskuratzeaz gain, denbora hartako beste hainbat bizipen eta anekdota ere izango ditu hizpide. Horrez gain, jendaurrean lehenengoz, goi-mailako futbolari zenetik lehen pertsonan pairatzea tokatu zaion Asaldura Obsesibo-Konpultsiboaz (gazteleraz TOC, Trastorno Obsesivo-Compulsivo) ere hitz egingo du.