Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Amets Arzallusen Miñan liburuari buruz arituko dira.
Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, Afrikatik Europarako egin zuen bidea, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).
© Rainer Werner Fassbinder Foundation
AEF. Zuzendaritza, gidoia, argazkia eta muntaketa: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: R. W. Fassbinder, Harry Baer / Tango Film, Pro-ject Filmproduktion, Filmverlag der Autoren. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz. Aktoreak: Volker Spengler, Bulle Ogier, Hanna Schygulla, Harry Baer, Vitus Zeplichal, Udo Kier.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
"Festa-jokoei buruzko sei zatitan banatutako komedia, suspensez, asalduraz, logikaz, krudelkeriaz eta eromenez betea, heriotzaren bidean euren bizitzak jasaten laguntzeko haurrei kontatzen zaizkien istorioen antzekoa" (Fassbinder). 1978-79ko negua Mendebaldeko Berlinen. Ordenagailu-enpresa estatubatuar bateko zuzendari Peter Lenz gazte-talde batek bahitzen du.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez. Lotura goian.
Edukiera mugatua.
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Urriak 7 -- Aktore eskola Zer behar da aktore on bat izateko? Zein baliabide erabil daitezke ahozko komunikazioaz gain? Joko ezberdinen bitartez, komunikatzeko beste tresna batzuk deskubrituko ditugu.
Bere debut album nabarmenaren (“Om”, 2016) eta ospetsu bihurtu zuen bigarren diskoaren ondoren (“Eason”, 2018), Izarok bere lan berria, “Limones en invierno” izenekoa aurkeztuko du.
Kantautore bizkaitarrak berak dioenez: “disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen ditu, baina baita neguko errekak estaltzen dituzten behe-lainoak ere”.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.
Filma irudi batetik abiatzen da: preso bat, Iruñeko kartzela utzi eta hainbat urte geroago, bere ziegara itzultzen da. Egun horretan kartzela betiko eraitsia izango da. Pozik behar luke, baina presoa, ziegan dagoela, negarrez hasi da. Ziega hartan eman zituen presoak, intsumitu izateagatik, bere bizitzako 2 urte eta 4 hilabete.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.