AEB. Zuzendaritza: William Castle. Ekoizpena: Steven North / Paramount Pictures. Gidoia: Ranald Graham. Argazkia: Joe Biroc. Musika: Alex North. Muntaketa: David Berlatsky. Aktoreak: Marcel Marceau, Tsilla Chelton, Philippe Clay, Cindy Eilbacher, Helena Kallianiotes.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
William Castlek zuzendutako azken film hau maitagarrien ipuin ilun bat da eta Marcel Marceau mimoa da protagonista. Marceauren pertsonaia Malcolm Shanks da: marionetista gor-mutu eta bakarti bat, tratu txarrak jasotzen dituena berekin bizi diren arreba eta koinatuarengandik. Baina egun batean Walker irakasle misteriotsua (Marceau bera) ezagutuko du eta hark kontratatu egingo du egiten ari den esperimentuetan laguntzeko; hain zuzen, gorpuak suspertu eta haiek panpina moduan erabiltzeko. Orain du aukera Shanksek lehen gaizki tratatu izan duten guztiei mendekua hartzeko.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Azaroaren 3tik abenduaren 15era, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Jesús Ballaz-en Zeharkatu ezinezko gaztelua liburua irakurriko da.
Izen ematea: Urriaren 20tik azaroaren 2ra. amaraliburutegia@donostia.eus / 943 48 18 67 edo bagera@bagera.eus / 943 005 074
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Espainia. Zuzendaritza: Paul Urkijo Alijo. Ekoizpena: Paul Urkijo Alijo / Ikusgarri Films. Gidoia: Paul Urkijo Alijo. Argazkia: Gorka Gómez Andreu. Musika: Iosu González Etxabe. Muntaketa: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Udane Elosegi, Almudena Cid, Elías García. Iraupena: 10 min.
HIZKUNTZA: euskara / AZPITITULUAK: gaztelania
Dar-dar euskal elezahar bateko deabru bat da, atzamarrak jaten dituena. Eta honela dio: "Dar, dar, dar, zure atzamarra ekar. Eman ezean, etorriko naiz gauean eta zure arima eramango dut ordainean".
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.