Mikel Pagadik eta bere lau begiek zinemako beldurrak eta sekretuak aztertuko dituzte: zergatik zonbien filmetan autoek ez dute sekula lehenengoan arrankatzen? Asier Altunaren Amamak ze klabe sekretu ezkutatzen ditu? Ze kristo esaten dio Bill Murray-k Scarlett Johansson-i Lost in Traslation filmaren bukaeran? Gogoratu debalde dela, eta ez ahaztu musukoa.
Gonbidapenak urriaren 27tik aurrera eskuragarri, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan (11:30-13:30 / 17:00-20:00)
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Urriak 7 -- Aktore eskola Zer behar da aktore on bat izateko? Zein baliabide erabil daitezke ahozko komunikazioaz gain? Joko ezberdinen bitartez, komunikatzeko beste tresna batzuk deskubrituko ditugu.
Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Bagera Elkarteak AUZOKO programa sustatzen du besteak beste hirira iritsi berrien artean, hizkuntza gaitasunak lantzen joateko. Euskara, Aniztasuna eta Herritarrak gako nagusi bezala harturik, elkarrena ezagutu eta aitortuz, jatorri ezberdinetako herritarren artean, guztien arteko komunikazio eta kohesiorako hizkuntza euskara izatea da erronka nagusia. Egitasmoan bi profil aurreikusten dira: Auzotarrak (euskal hiztunak) eta Auzokideak (euskaraz ez dakitenak).