Usoa Zumeta artistak bisita gidatua eskainiko du Urgullen magalean erakusketara, ibilbideari bere ikuspuntua gehituz.
Bisita gidatua doakoa da, baina lekua erreserbatu behar da web bidez.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Ane, AHTko obretako segurtasun zaintzaileetako baten alaba, duela bi egunetik desagertu da, eta gurasoak, bananduta eta komunikazio arazoekin, urduri eta kezkatuta hasi dira haren bila.
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar hainbat ekitaldi burutuko du elkartean (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Azaroaren 5ean, Euskal Herriko borroka antinuklearrari buruzko dokumentala proiektatuko da (Ez, eskerrik asko. Gladysen leihoa). Ondoren solasaldia Sabino Ormazabal gidoilariarekin.
Edukiera: 25 pertsona.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Zuzendaria: Juan Miguel Gutiérrez.
Dokumentalaren proiekzioa.
'Urak dakarrena urak daroa' dio esaera zaharrak. Urumea ibaian desagertzen den auzo baten lekuko isila da. Haren ibarrek denetarik ikusi dute: suntsiketak, eraikitzeak, erorketak eta birsortzeak.
Donostiako Txomin Enea auzoko sei kolektiboren historia da.
JBA (euskara, gaztelania eta frantsesa; azpitituluak gaztelaniaz).