Urriaren 23ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta ordubetez aurreratu da emanaldia. 19:00etan hasiko da.
Inoiz pentsatu duzue zergatik diren ezagunagoak emakumezko fado abeslariak gizonezkoak baino? Ander, Huelvako Ayamonte herrian antolatzen den fado lehiaketa amateur batera doa, bertan parte hartzeko asmoz. Autostopean ari dela, Mariok jasoko du bere kamioian. Kasualitateak kasualitate, Anderrek eta Mariok lehenagotik ezagutzen dute elkar, baina urteak dira ez dutela elkarren berri izan. Berezia izango da elkarrekin egingo duten bidaia, batez ere, Masku izeneko pertsonai misteriotsuak baldintzatuko duelako.
Zuzendaria: Getari Etxegarai.
Egilea: Txarli Andrade.
Aktoreak: Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Ane Gabarain.
Informazio gehiago: Fadoak entzuten zituen gizona
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
"Urgullen magalean" estanpazio tailerra. Nola egin irudi baten kopiak inprimagailurik gabe? Kopia guztiak berdinak izatea nahi duzu edo bertsio desberdinak lortu nahi dituzu? Etxean estanpazioak egiteko proposamen bat, teknikekin, koloreekin eta ehundurekin esperimentatuz.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Urriaren 29ko oharra: Covid-19aren ondorioz hartutako segurtasun neurriak direla eta, emanaldia bertan behera geratu da. Web bidez erositako sarreren zenbatekoa automatikoki itzuliko da. Sarrerak leihatiletan erosi dituztenei dirua online itzultzeko sistema jarri da martxan, leihatilara bertaratu beharrik gabe: inprimakia bete eta dirua itzultzeko prozedura martxan jarriko da. Donostia Kulturak barkamena eskatzen du egoera honek sor ditzakeen eragozpenengatik.
Urteak itxita daramatza Dumontarren kabaret zaharrak baina Rose eta Juliettek ateak berriro irekiko dituzte. Lokal honetan hainbat artista arituko dira bezeroen egonaldia arintzen. Baina artista hauen egonaldia ez da batere arina izango. Teilatu desberdinen azpian jaioak eta berdinaren azpian elkartuta, euren biziak, ametsak eta ametsgaiztoak elkarbanatuko dituzte. Argiak eta itzalak. Agurrak eta ongietorriak. Enkajea, lentejuelak eta ezpain gorriak. Bertan emango diren tirabiren testigu izango da ikuslea Cedric Flamcourtek gidatuta.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.