45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Urriaren 26ko oharra: Covid 19ren aurkako neurri berriak direla eta, saioa 19:00etan hasiko da.
Umorezko esketxak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da Barrexerka. Donostiako aretoak gaztez bete dituzte haien aurreko emanaldi guztiekin. Izan duen harrera ikusita, Donostiatik irten dira eta herriz herri aritu dira. Baina hirira itzultzeko ordua heldu da, oraingoan emanaldi berri batekin.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Azaroaren 3tik abenduaren 15era, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Jesús Ballaz-en Zeharkatu ezinezko gaztelua liburua irakurriko da.
Izen ematea: Urriaren 20tik azaroaren 2ra. amaraliburutegia@donostia.eus / 943 48 18 67 edo bagera@bagera.eus / 943 005 074
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Arrate Pérezek egingo du eta bi gai azalduko ditu: museoaren historia eta elizan dauden J.M. Serten mihiseak.
11:00etan euskaraz izango da eta 18:00etan, gaztelaniaz
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Bisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Urriaren 23ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta ordu erdiz aurreratu da emanaldia. 19:30etan hasiko da.
Horrela aurkezten du Ekain Zubizarretak bidaia:
"2018an 6 hilabete eman nituen Hegoafrikan ikasketak zirela eta. Egutegia ondo antolatu eta bidaiatzeko tartea ere topatu nuen: Lesoton ia 3 aste egin nituen atzera eta aurrera eta beste hainbeste Hegoafrikan. Argazki eta bideoen laguntzarekin, Afrikaren hego muturreko bi herrialde horietako bizipenak kontatzeko gogoz izango naiz Intxaurrondon".
Aldez aurretik izena eman behar da intxaurrondokulturetxea@donostia.eus e-postaren bidez, edo kultur etxean bertan.
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joaten da baten ezkondu aurreko agurra opatzeko. Baina urteak ez dira alferrik pasatu eta, beren artean koneksio handia dutela sentitzen badute ere, gauzak erabat dira... edo ez? Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, gehiago zoratuko da trapu zikinekin, elkarri esan ez zenioten gauzekin, aitormenak, alkohola, droga eta erlauntza bat etxe barruan. Komedia hau izen bereko antzerki arrakastatsuan oinarrituta dago eta gaztelaniaz zein euskaraz grabatu dute, Euskadi osoko eszenatokitan antzeztu den moduan, hain zuzen ere.