Oharra: ikuskizuna bertan behera geratu da, informazio gehiago.
Amoria & Dolore ikuskizunak euskal nabigazioaren urrezko aroan du sorkuntza abiapuntua. Elkanoren lehen mundubira gogora ekarriz, antzinako musikan du inspirazio iturri nagusia, dantzaren herri adierazpenak beti izan baitu gaurkotasuna, kulturaren erreferente artistiko-historiko bezala. Obrak Elkanoren zirkunnabigazioaren urrezko aroan zehar bidaiatzen du, ikerkuntza eta berrinterpretazioa lagun, ondare artistiko eta koreutiko berria sortuz. Nabigazioak utzi duen arrastoa agerikoa da, euskaldunok itsasoan barnako ibilietan munduaren kontzepzio modernoan izan duten lehen mailako eragin historikoan.
Euskal Herriaren kokapena, nahitaezko igarobidea edo sartu-irten atea izan zen. Horrek kultura desberdinak erakarri zituen, denen arteko bizikidetza ahalbidetuz antzinako garaietatik. Euskal Herria hein handi batean, itsasoari esker sortu eta mendeetan zehar mantendu da, ekarpena pentsaeraren arlora ere iritsi zelarik; barruan errotuta zuten XVI. mendeko euskaldunengan hain ohikoa zen zabalkuntza grina.
Informazio gehiago: Kresala Dantza Taldea
Mikel Alberdi historialariak bisita gidatua eskainiko du Urgullen magalean erakusketara, ibilbideari bere ikuspuntua gehituz.
Bisita gidatua doakoa da, baina lekua erreserbatu behar da web bidez
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Azaroaren 10eko oharra: Hizlariaren ezintasunagatik ekitaldi hau bertan behera geratu da.
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu bere elkartean (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Azaroaren 12an, Felix Zubiak, UCI-ZIUko medikuak eta Euskadi Irratiko Osasun etxea-ko esatariak, koronabirusak Euskal Herrian izan duen bilakaeraz eta gaur egungo egoeraz hitzegingo digu.
Begiratu zure ingurura… zer ikusten duzu? egituraz josia dago dena! Saio honetan egitura dinamikoak eraikitzen jolastuko gara, piezak sortuz eta elkarrekin lotuz.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joaten da baten ezkondu aurreko agurra opatzeko. Baina urteak ez dira alferrik pasatu eta, beren artean koneksio handia dutela sentitzen badute ere, gauzak erabat dira... edo ez? Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, gehiago zoratuko da trapu zikinekin, elkarri esan ez zenioten gauzekin, aitormenak, alkohola, droga eta erlauntza bat etxe barruan. Komedia hau izen bereko antzerki arrakastatsuan oinarrituta dago eta gaztelaniaz zein euskaraz grabatu dute, Euskadi osoko eszenatokitan antzeztu den moduan, hain zuzen ere.