© StudioCanal
AEF. Zuzendaritza: Rainer Werner Fassbinder. Ekoizpena: Horst Wendlandt / Rialto Film, Trio Film, WDR. Gidoia: Peter Märthesheimer, Pea Fröhlich, R. W. Fassbinder. Argazkia: Xaver Schwarzenberger. Musika: Peer Raben. Muntaketa: Juliane Lorenz, Franz Walsch (R. W. Fassbinder). Aktoreak: Barbara Sukowa, Armin Mueller-Stahl, Mario Adorf, Matthias Fuchs, Helga Feddersen, Karin Baal.
HIZKUNTZA: alemana / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Alemaniako probintzietako hiri bat 1957an, ongialdi ekonomikoko garaian eta kalean baikortasuna nagusi dela. Schuckert-ek bertako jarduera guztiak kontrolatzen ditu, Villa Fink kabaretetik hasita. Bertara, gauero, hiriko botere faktiko nagusiak hurbiltzen dira. Bertako izar nagusia Lola dantzaria eta kantaria da, Schuckerten maitalea. Hirigintzako udal-arduradun berri bat iristeak bertako ekosistema aldatzea ekar dezake.
Martxoaren hasieran enarak iritsi izaten dira gure etxera, eta bertan gelditzen dira irailaren hondarrera arte. 2princesesbarbudes-ok haien bizimodua eta bidaiak dakartzate "Enaren kontuak" diskoan. Beraien uztako hamaika kanta, enaren istorioz josiak: nola egiten duten habia, zer jaten duten, kumeak nola hazten dituzten, zer janzten duten, nora bidaiatzen, zerekin egiten amets.
Dokumetal ornitologiko moduko honetan, Afrikako migraziotik iritsi berri diren lau enara bizardun topatuko dituzue oholtzan, jostailuzko musika-tresnekin eta pop erritmoekin kontzertu bat emateko prest.
Musika familia osoarentzat. Jostailu tresnekin jotako musika leuna; printzesa bizardunaren ahotsa da ipuin-abestien gidari. Doinu itsasgarriak dauzkaten istorioak, letra jostagarriak eta ulertzen errazak, moralismorik gabeak eta ukitu ironikoekin.
Adina: + 6 urte
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eraman beharko dute.
Aurtengo Irakurketa Klubari hasiera emateko, komikiei buruzko saio berezia eskainiko da.
Sarrera gisa, Mari Garciak komikien inguruko oharrak aurkeztuko ditu: lengoaia berezi bat izanik, marrazkien heziketan hazteko aukera ematen digu, komikiak irakurtzen marrazki-irakurle bihurtzen gara.
Ondoren, komiki batzuk aurkeztuko ditu, komiki-mutuak eta komiki-zintak (egunkarietan argitaratzen direnak). Irudien interpretazioan laguntzeko giltzak emango ditu, eta, bitartean, gonbidatu berezi bat izango dugu: Mattin ilustratzailea eta komikilaria. Komikietako pertsonaien zuzeneko ilustrazioak egingo ditu.
8-10 urte. Gurasoak eta hezitzaileak ere ongietorriak dira.
Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: haurliburutegia@donostia.eus
Saio hau ohiko irakurketa klubeko lehenengoa izango da. Hurrengo saioak Haur Liburutegian izango dira, azaroaren 28an eta abenduaren 12an.
Mur Afrikatik etorri zen; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira eta ongi pasatzen dute.
Broder-en ustez, beltzekin kontuz ibili beharra dago. Familiek ez dute begi onez ikusten.
Zein polita den desberdintasuna! Zenbat kolore eta forma! Batzuk garaiak, beste batzuk txikiak; batzuk gizenak, beste batzuk argalak; zuriak eta beltzak...
Zein polita den desberdintasuna!
Ala ez?
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (larrotxenekulturetxea@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea azaroaren 9an zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 urte arteko haurrak barne.
Aurten ere, urtero bezala, jardunaldiak antolatuko ditu Bagera Elkarteak. Aurtengoan euskararen inguruan azken urteetan ematen ari diren diskurtso ezberdinak izango ditugu hizpide. Hizlari gonbidatuak Jone Miren Hernandez Garcia (Gizarte antropologia irakaslea) , Kike Amonarriz Gorria (Euskal Filologian lizentziatutako soziolinguista) eta Miren Artetxe Sarasola (ikerlaria) izango dira.
Informazio eguneratua eta eta izen-ematea: www.bagera.eus / bagera@bagera.eus
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Aurtengo Bageraren jardunaldia San Telmo Museoan egingo da azaroaren 14an "Euskararen diskurtsoak. Zaharrak berri? " izenburupean. Euskararen inguruan azken urteetan ematen ari diren diskurtso ezberdinak izango ditugu hizpide.
Chillidarekin dantzan. Eduardo Chillidaren lanaren ezaugarri plastikoak erabiltzea proposatuko dugu psikomotrizitatea lantzeko irudimena askatuz.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.