45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Zure gorputz eta ezaugarri pertsonalak errespetatzen dituen praktika honen bitartez, aurretik inoiz yoga egin ez baduzu ere, aukera izango duzu zure arnasketa entzun eta gorputza sentitzeko. Zure erritmoan eta erabateko kontzientziarekin, hemen egoteaz eta orainaz gozatu ahal izango duzu.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.