45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Bernardo Atxagak bere liburu berria aurkeztuko du Literaktum jaialdian: urteetan zehar irratian irakurritako ehun testu bildu ditu Kilker bat autopistan titulupean.
Aurkezlea: Iñaki Gabarain (Ernest Lluch Kultur Etxeko zuzendaria)
Ikasbide Kultur Elkarteak azaroan zehar zenbait ekitaldi burutuko ditu bere elkartean (Isabel II, 15, behea), besteak beste:
Ultra trail mendi lasterketen munduko erraldoietako baten biografiari buruzko hitzaldia.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Ipuin kontaketa.
Arantxa Molina (biolina) eta Ander Edo (ipuin kontalari eta aktore).
Adina: +6, heldurik gabe.
OHARRA:
Gonbidapenak: aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (loiolakulturetxea@donostia.eus) eta 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea 5 egun lehenago zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Mafaldaren omenez.
Mafalda ezagutu eta marrazteko tailerra.
Adina: 7 - 10 urte tartekoentzat zuzendua.
Ainara Azpiazu Axpi-ren eskutik-
Aldez aurretik Liburutegian izena eman behar da.
1.- Posta elektronikoa: okendoliburutegia@donostia.eus.
2.- Telefonoa: 943 297894.
Antzerki ikuskizuna: Gea haurtzaroko etxera itzuli da, eta, bere gelako objektuen bidez, haurtzaroko uneak gogorarazten ditu. Une horietan, Lore behiak une zailak igarotzen laguntzen dio, eta neskatoak eta anaiak bizimodu osasungarria izateko behar zituen arrastoak ematen dizkio.
Artea eta osasuna elkartzen dira zuzeneko musika eta eszenografia balioaniztuna eta ludikoa dituen ikuskizun honetan.
Txor txor... euskaraz aritzeko gogoa dut zurekin/zuekin, eta zuk nirekin/gurekin?
Umoretik datozen bakarrizketa hauek euskararen erabileran eragitea dute helburua.
Aforoa: 40 pertsona
Aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da: egiakulturetxea@donostia.eus, Kultur Etxean bertan (harreran) ala 943 291514 zenbakian.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.