Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
AEB. Carlos Saldanha. 2011.
Adina + 6 urte
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Argazkia eta informazioa: Rio.
Azaroaren 27ko oharra: COVID-19 protokoloa dela-eta, Sonakay taldearen Herri erroak, euskararen hegoak kontzertua atzeratu egin da abenduaren 12ra, toki eta ordu berean (18:30ean).
Sarrera mantendu nahi dutenek, erabili ahal izango dute.
Sarreraren diru itzulketa eskatu nahi dutenek honako inprimakia bete dezakete, eta dirua itzultzeko prozedura martxan jarriko da. Informazio gehiago: www.donostiakultura.eus/sarrerak/info praktikoa atalean.
Beste talde batzuetan eskarmentu handia duten musikariz osatua, euskal zein ijito sustrai sendoko taldea da Sonakay. 2015ean hasi zen euskal musikaren historiako harribitxien bertsioak egiten, kideen bi kulturak batuz, flamenkoa eta euskara.
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko umeentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Larunbatetan, data hauetan:
Azaroak 14. Saio berezia Marrazkiz blai (Liburutegi Nagusian, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan). Komikia landuko da. Mari Garciaz gain, Mattin ilustratzailea ere egongo da, eta zuzeneko komiki marrazkiak egingo ditu. Saio honetara helduak ere ongi etorriak dira. Azaroak 28 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea) Abenduak 12 (Haur Liburutegia, Fermin Calbetón kalea).Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: haurliburutegia@donostia.eus
Galtzagorri elkartearen Haur Literatura Mintegiaren barnean formazio saioa. Album ilustratuen baso sorginduan barrena izeneko ikastaroa emango du Karla Fernandez de Gamboa adituak.
Informazio gehiago eta izen-ematea (azaroaren 20ra arte): www.galtzagorri.eus
Plaza mugatuak.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Euskaraz jolasean - abereba. Hizki formako hamaika animalik euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan ezkutatu dira. Aurkitu eta asmatu zein hizki irudikatzen duten. Ondo pasa!
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri. (Asteburu honetako materiala soilik euskaraz dago eskuragarri)
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Azaroaren 23ko oharra: sarrera guztiak agortu egin dira.
Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin.
Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko... mundu berri bat sortzera goaz!
Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Ikuskizuna koontzertu didaktiko bat da, kaleko arteak eta musika, haurrei material reziklatuarekin egindako instrumentuak, kontzeptu musikalak, etab. erakusteko. Beti ere era dibertigarriz.
Adina: + 6 urte.
Informazio gehiago: Trakamatraka
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (azaroaren 23tik aurrera) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Bertsolariak: OIHANA IGUARAN, AMETS ARZALLUS
Gai jartzailea: ITXASO PIQUER.
AZARO KULTURALA. Ikasbide elkartea.
6 urtetik gorakoek taldean egiteko lehiaketa. Saria: Escape room baterako sarrera.
Erribertxo Kultur Elkarteak antolatutakoa.
Maialen Lujanbio, Miren Artetxe, Beñat Gaztelumendi eta Unai Gaztelumendi. Iker Iriarte gai-jartzaile lanetan.
Lehenengo, herrian zehar ibilbide txiki bat egingo da eta ondoren adin ezberdinetako umeentzako zirkuituak egongo dira.
Euskaraldian, Jon Maia eta Julio Soto bertsolariak izango dugu.
Gai jartzailea: Juan Balda.
Streaming bidez, Loiola Kultur Etxetik. Saiora joan.