Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta aurreratu egin da ekitaldia. 19:00etan hasiko da.
Bi zientzilari ikerkuntza betean murgildurik. Amaierara iristeko beharrak ordea, ezustekoz beteriko bidean jarriko ditu. Ez dago atzera bueltarik.
2020ko Poltsiko Sorkuntza saria irabazitako antzezlana.
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
Inporta zaizkigun gaietara hurbiltzeko jarduera-programa: jolas librea, nekazaritza-praktika ekologikoa, landareak eta animaliak zaintzea eta errespetatzea...
Untxien artean esperientzia eder eta ezohiko bat izateko aukera eskaintzen duen jarduera gidatua. Etxeko txikienentzat gozagarri, baina baita helduentzat ere. Jaitsi zure ahotsa, begiratu non zapaltzen duzun eta ireki ondo begiak; zer ikusi eta ikasi asko emango digute gure lagun iletsuek.
Euskaraz jolasean - abereba. Hizki formako hamaika animalik euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan ezkutatu dira. Aurkitu eta asmatu zein hizki irudikatzen duten. Ondo pasa!
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri. (Asteburu honetako materiala soilik euskaraz dago eskuragarri)
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
Esanezin Ianire Aranzaberen (Altzagarate, 1999) proiektu musikala da, Oriol Flores (Bartzelona, 1979) esperientzia handiko musikari eta bateria-jotzailearen laguntzaz lehen urratsak ematen ari dena.
Alde batetik, Ianire dugu, musikaren panoraman hasiberria; bestetik Oriol, eskarmentu handia duen musikari eta zehatzago esanda bateria jotzailea; Izaroren bateria jotzailea izan da eta Olimpia, Idoia Asurmendi edota Miqui Puig-ekin ere lan egin du.
Orain arte Esan Ezin (Leire Berasaluzeren kolaborazioarekin) eta Altzagarate singleak argitaratu ditugu.
Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: Hnuy illa nyha majah yahoo. Bertan, 1985 eta 1995 urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu.
25. urteurrena baliatuta liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat ondu du Kukai Dantzak. Iturri horretatik edan du Sarrionandiaren liburutik aukeratutako poesiatan oinarritutako dantza ikuskizuna sortzeko. Hnuy illa Kukai Dantzak egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat da.
Musika arloan, Sarrionandiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banaezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.