Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
Sorgina Txirulinari gehien gustatzen zaizkion bi gauza musika eta ipuinak dira. Istorio bakoitzak musika estilo bat eta balore bat jorratzen du. Ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatzen ditu ipuin kontalariak.
Baloreak transmititzen dira eta doinu ezberdinak ezagutzeko aukera aparta dago.
Adina: + 6
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Aretora sartzeko guztiek maskara eraman beharko dute.
ZUbiken ZU izango zara liburutegiko protagonista. Sormen lantegi hauetan probatu, ikusi, esperimentatu, saiatu eta gozatuko duzu. Gainera, hanka ere sartu daiteke, ikasi eta hobetzeko aukera ezin hobea da!
Urriak 7 -- Aktore eskola Zer behar da aktore on bat izateko? Zein baliabide erabil daitezke ahozko komunikazioaz gain? Joko ezberdinen bitartez, komunikatzeko beste tresna batzuk deskubrituko ditugu.
Lanbidearen krisia eta enplegu politikak Bigarren Errepublikaren garaian: Gipuzkoako obra publikoen adibidea
1929ko krisialdi ekonomikoak langabeziaren igoera ikaragarria ekarri zuen Gipuzkoan. Horren aurrean, ordezkari politikoek irtenbide ezberdinak jarri zituzten abian. Erabilienetakoa probintziaren obra publikoen eta azpiegituren hobekuntzaren aukera izan zen. Konferentzia alderdi hauetan eta arrakasta izan ez zuen probintziako enplegu-agentzian oinarrituko da, Araba eta Bizkaiko adibideekin alderatuz.
Iñaki Etxaniz. Euskal Herriko Unibertsitateko Aro Garaikideko Historian doktorea 2019an, Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saileko, eta Aro Garaikideko Historia Saileko partaidea da. Egun Bilboko Hezkuntza Fakultatean irakasten du eta Demografia Historikoa eta Hiri Historiaren Ikerketa Taldeko partaidea da.