Urriaren 15eko oharra: emanaldia bertan behera geratu da Covid-19ak sortutako egorerara egokitzeko neurriengatik ezingo baita emanaldia aurreikusitako baldintzetan eskaini.
Aurten bete dira 20 urte Zuhaitz Gurrutxagak Real Sociedad futbol taldearekin lehen mailan debuta egin zuenetik eta urteurren hau ospatzeko aitzakiarekin bakarrizketa berri bat plazaratuko du. Hasi 2000. urtetik eta gaur arte, diziplina anitzeko pertsona izan da Gurrutxaga eta horri esker esperientzia ezberdin asko bizitzeko aukera eduki du: Goi mailako eta ez hain goi mailako- futbola ezagutu du, 90. hamarkadako txirrindulari holandar baten izenarekin batailatu zuen musika taldea sortu, aktore nahiz bakarrizketalari gisa Euskal Herriko antzoki gehienetan aritu da, eta aurkezle lanetan Euskal Telebistako hainbat saio gidatu ditu. Horrez gain, eta esperientzia guzti hauek sorturiko fluktuazio emozionalak gestionatu asmoz, urte hauetan zehar, lauzpabost psikologoren kontsultak ere bisitatu ditu. Ikuskizun berri honetan, psikologoen dibanak albo batera utzi eta oholtza gainean kontatuko dizkigu azken bi hamarkadetan bizi izan dituen gorabehera guztiak, beti ere, noski, umorea ardatz hartuta. Azken finean, ba al dago umorea baino terapia eraginkorragorik egonkortasun emozionalaren bila dabilenarentzat?
Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta aurreratu egin da ekitaldia. 19:00etan hasiko da.
Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera.
Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da.
Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Informazio gehiago: Zaldi urdina
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Kalejira, Donostiako Alde Zaharrean kalejira kalez-kale hiriko ondarea eta historia ezagutzeko.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
***********
Ikusi hemen museoak familientzako prestatu dituen datozen proposamenak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Lantegi honetan, hainbat paper motarekin esperimentatuko dugu eta tolesturak erabiliko ditugu irudiz beteriko istorio polit bat kontatzeko. Geruzaz geruza, pertsonaien eta tokien irudi eta ilustrazioak sortuz joango gara gure istorio grafikoa osatu eta etxera eramango dugun liburu objektu bat sortzeko. Animatzen zara tolesturen artean galduko den istorio bat sortu eta margotzera?