Hizki formako hamaika aberek euskararen hiztegitik ihes egin dute eta museoan zehar ezkutatu dira. Dirudienez, bakoitzak erosoen sentitzen den ingurunean lekua topatu du. Lagunduko al diguzu bilatzen? Hamaika hizkiak aurkitzea eta horiek osatzen duten palindromoa asmatzea izango da jokoaren helburua. Asmatzen dutenen artean Pamiela argitaletxearen 5 abere ba. palindromo ilustratuen piztegia liburu zozkatuko dira.
Zatoz eta eskatu harreran jokoa egiteko gida!
Zozketan parte hartzeko, gidan idatzi behar da erantzuna eta orria museoko harreran utzi. Zorte on!!
Erakusketa iraunkorrean integratuko den jolas proposamena da, publiko orokorrarentzat eta familientzat, Bigararen eskutik.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da)
Frantzia Éric Warin, Éric Summer 89´
Adina: + 6
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Ballerina
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Kalejira, Donostiako Alde Zaharrean kalejira kalez-kale hiriko ondarea eta historia ezagutzeko.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
***********
Ikusi hemen museoak familientzako prestatu dituen datozen proposamenak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez. Abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera ere doakoa izango da.
Edukiera mugatua.
Hesia urraturik Joxan Goikoetxeak Xabier Leteren oroimenez, haren 10. heriotza urteurren ospakizunerako idatzitako Oratorio sinfoniko-korala da, haren testu eta melodia bilduma berreraikitzen
duen alegoria. Kontzertuak Eñaut Elorrietak eta Maite Larburuk egindako sarrera izango du.
Joxan Goikoetxea, egilea
Juanjo Ocón, zuzendaria
Landarbaso Abesbatza
Iñaki Tolaretxipi, abesbatza zuzendaria
Kaabestri Ensemble
Miren Urbieta-Vega, sopranoa
Beñat Egiarte, tenorrra
Laborategi honetan egungo gaiekin lotutako iritzi-zutabe nahiz albiste zatiak hartuko ditugu abiapuntu. Parte-hartzaile bakoitzak albiste horietatik sortuko duen istorio labur bat idatziko du eta geruzen artean bizia hartuko duten ilustrazioak gehituko dizkio bere liburuari. Zatoz akordeoi formako liburu txit ederra egitera.
Badator Rolaldia, historiako I Euskal Rol Jardunaldia.
Rol partidak on line eta euskaraz.
Rol partida bat antolatu nahi duzu euskaraz? Hemen duzu aukera: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc8OG7qXE533t_V95_RqdL08xQEfrAxawNqDD2zil13dTelSA/viewform
Eman izena eta proposatu zure partidak. 2020ko abenduaren 5, 6, 7 eta 8an rolean jokatzera goaz eta.
Bisita gidatua Norusta eta Platina erakusketetara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez. Abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera ere doakoa izango da.
Edukiera mugatua.
Deskubrimendurako erronka proposatzen du museoak zubirako Urgullen magalean erakusketarekin lotuta.
Museoak erakusketan zehar hiriari buruzko bitxikeria ezberdinak deskubritzeko erronka jo nahi die bisitariei. Horretarako material berezia prestatu du, erantzun beharreko galdera batzuekin. Parte hartzen dutenen artean, museoan salgai ditugun Donostiako bi grabatu zozkatuko ditugu datorren astean.
Museoko sarrerarekin (abenduaren 5etik 8ra museorako sarrera doakoa izango da).