45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Oskar Alegria, Özcan Alper, Asier Altuna, Mireia Gabilondo, Eugène Green, Itziar Leemans, Josu Martinez, Fermín Muguruza, Ane Muñoz Mitxelena, Maider Oleaga. Euskal Herria.
'Gure oroitzapenak', Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako film kolektiboa da.
Sarrionandia luzaro irudirik gabeko poeta izan da. Izoztuta balego bezala, hogeita hamar urtez zuri beltzeko argazki bat izan da euskaldunontzat. Argazki bat eta bakarra. Irudirik eza. Ausentzia.
Sarri iruditan agertzea du helburu 'Gure oroitzapenak' filmak. Eta nola egiten da hori? Bada, gure ustez, ez da egiten argazki zuri-beltzezko harekin. Edo 2016ko amaieran hainbat hedabidetan agertutakoaz. Poeta ez da ezer, bere obra ez bada. Eta horregatik, Sarri iruditan jartzeko gure modua, bere poemak edo ipuinak zinemara ekartzea izango da.
Horren asmoz, Euskal Herriko eta beste zenbait herrialdetako hamabi zinemagileren pieza banak osatzen dute proiektu hau. Proiektuan parte hartzen duten zinegile guztiek badute harremanik poetarekin, dela pertsonala eta afektuzkoa, dela literarioa, dela miresmena...
Baina, gainera, auzolana ere bada non, honetan edo hartan, berrehun lagun baino gehiago aritu baitira. Haiei guztiei, milesker bihotzez.
Informazio gehiago: Gure oroitzapenak
Elkartasun bidaia Kurdistango musiketan barrena, Gani Mirzo Band eta Ibrahim Keivo artista handien kontzertu magikoa, estilo oso pertsonalarekin Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak batzea lortu duten bi musikari hauen eskutik.
Ibrahim Keivo, Siriako ipar-ekialdeko Hesekä herrian jaioa, 1915eko genozidiotik bizirik atera zen armeniar familia baten semea da. Oso musikari ezaguna eta saritua da eskualde kurdu-arabiarrean eta baita Europan ere. Haren kantuak eta musikek intentsitate handiz adierazten dituzte Jezirehko musikak.
Gani Mirzo Band: Siriako Kurdistango Qamishhlo herrian jaiotako Gani Mirzo musikari kurduak zuzendutako taldea. Ekialdeko musikan aditua da eta laut jotzaile bikaina. Oso ezaguna Kurdistango erritmoak flamenkoarekin eta jazzarekin bateratzeagatik.
Sarrerekin bildutako dirua Mirzo Music Fundaziora bideratuko da, duela gutxi Daeshetik askatutako emakume kurdu yazidiei laguntzeko, gaur egun Kurdistango Duhok errefuxiatuen eremuan daudenak.