Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, aurreratu egin da ekitaldia. 19:00etan hasiko da.
Muga proiektua Xabier Montoiaren Anfetamiña liburutik abiatzen da. Berez, diziplina anitzeko ikuskizuna da. Poesia, musika, eta ikus-entzunezkoak batzen dituen ekitaldi artistikoa. Anfetamiña izan zen Xabier Montoiaren lehen poema liburua eta Alberto Gonzalez musikariak kanta bihurtu du. Horrez gain, proiektua burutzeko Iñigo Romera, Iñigo Eguillor eta Itziar Beristain batu ditu. J.A. Goñi Areta Juxe argazkilaria izan da proiekzioen irudien egilea. Rock melodia berriak, ia berrogei urte dituzten poementzat.
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Irla misteriotsua, Maori txiki ipuinak arrantzaren mundura ateak zabalduko dizkigu.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
***********
Ikusi hemen museoak familientzako prestatu dituen datozen proposamenak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Aran Santamaria artistarekin Hostoz hosto erantzi erakusketa ikusteko aukera.
Bisita gidatuan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (okendokulturetxea@donostia.eus)
Juan Martín, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.
Euskal Herritarron harreman afektibo eta sexualen ikerketaren emaitzen aurkezpena.
Partaideak: Enara Eizagirre, Aztiker; Iñigo Arandia, Kaixomaitia.eus; Zuriñe Gonzalez, Bagera.
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joaten da baten ezkondu aurreko agurra opatzeko. Baina urteak ez dira alferrik pasatu eta, beren artean koneksio handia dutela sentitzen badute ere, gauzak erabat dira... edo ez? Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, gehiago zoratuko da trapu zikinekin, elkarri esan ez zenioten gauzekin, aitormenak, alkohola, droga eta erlauntza bat etxe barruan. Komedia hau izen bereko antzerki arrakastatsuan oinarrituta dago eta gaztelaniaz zein euskaraz grabatu dute, Euskadi osoko eszenatokitan antzeztu den moduan, hain zuzen ere.