Urtea amaitzeko, Jon Cazenave artista donostiarrak Galerna bere azken lana aurkeztuko du, Kutxa Kultur Artegunean Tabakaleran egingo den izen bereko erakusketarekin bat eginez.
Jarduera hau lotuta dago Gabriela Cendoya Bergareche argazki-liburu bildumarekin.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez . Lotura goian.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Erizek, fantasia eta errealitatea elkartzen diren eta magia eta umorea bat datozen ikuskizuna eskaintzen digu. Ongi etorriak Mundo Magikora, non dena posiblea den.
Adina: + 6 urte
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Aretora sartzeko guztiek maskara eraman beharko dute.
Irla misteriotsua, Maori txiki ipuinak arrantzaren mundura ateak zabalduko dizkigu.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
***********
Ikusi hemen museoak familientzako prestatu dituen datozen proposamenak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Juan Martín, donostiar gaztea, mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoei, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi jakiteari. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.
Azaroaren 30eko oharra: COVID-19 protokoloa dela-eta, Sonakay taldeak azaroaren 28an egin beharreko kontzertua atzeratu egin zen abenduaren 12ra. Sarrera mantendu nahi dutenek, erabili ahal izango dute. Sarreraren diru itzulketa eskatu nahi dutenek honako inprimakia bete eta dirua itzultzeko prozedura martxan jarriko da.
Beste talde batzuetan eskarmentu handia duten musikariz osatua, euskal zein ijito sustrai sendoko taldea da Sonakay. 2015ean hasi zen euskal musikaren historiako harribitxien bertsioak egiten, kideen bi kulturak batuz, flamenkoa eta euskara.
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joaten da baten ezkondu aurreko agurra opatzeko. Baina urteak ez dira alferrik pasatu eta, beren artean koneksio handia dutela sentitzen badute ere, gauzak erabat dira... edo ez? Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, gehiago zoratuko da trapu zikinekin, elkarri esan ez zenioten gauzekin, aitormenak, alkohola, droga eta erlauntza bat etxe barruan. Komedia hau izen bereko antzerki arrakastatsuan oinarrituta dago eta gaztelaniaz zein euskaraz grabatu dute, Euskadi osoko eszenatokitan antzeztu den moduan, hain zuzen ere.
Bisita gidatua Norusta eta Platina erakusketetara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko umeentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Larunbatetan, data hauetan: azaroaren 14 eta 28an, eta abenduaren 12an. 2021ean jarraipena izango du.
Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: haurliburutegia@donostia.eus